Hasiera / Basque Wine edariak

Basque Wine edariak


Basque Wine Euskadin egindako ardoak sustatzeko marka bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatua, merkaturatze-kanal berrien bila

Euskaldunek beren hizkuntzan, euskaraz, hitz egiten dutenean, edari horiek guztiak ARDOA dira (Vino-cas, Wine-eng, Vine-fra), guztiek sustrai bera dute, eta sagardoari SAGARDOA edo sagar ardoa (Sidra-cas, Cider-eng, Cidre-fra) eta GARAGARDOA edo garagar ardoa (Cerveza-cas, Beer-eng, Bière-Re) deitzen diogu. Horregatik beragatik, euskaldunentzat familia direlako, Basque Winek guztiak biltzen ditu.

BASQUE WINE kontzeptuaren pean onartutako edariak Jatorri Deituren eta marka kolektiboen babespean daude.

"Rioja" jatorri-deitura duen ardoa

Ardoa egiteko, ontzeko eta botilaratzeko prozesu osoa Euskal Autonomia Erkidegoan osatu dutenak, mahatsaren % 85 gutxienez Arabako Errioxan ekoitzi badute eta etiketan hala adierazten badute (hala nola, zonako ardoa, udalerriko ardoa edo mahasti berezia).

Garagardoa

"Basque Beer" artisau garagardoen marka kolektiboak babestutakoak.

Txakolina

"Txakoli de Alava-Arabako Txakolina", "Bizkaiko Txakolina-Txakolina de Bizkaia", "Txakoli de Getaria-Getariako Txakolina" Jatorri Deiturek babestutako txakolinak.

Sagardoa

"Euskal Sagardoa - Sidra Natural del País Vasco" sagardoaren Jatorri Deituraren babespean.