Hasiera / Arabar Errioxako Ardoa

Arabar Errioxako Ardoa

[ardoa]


Baldintza bio-klimatiko bereziak, milaka urteko historia, Erdi Aroko kultur eta arkitektura ondare paregabea eta bodega historiko eta berritzailez osatutako sektorea. Horra hor, Arabar Errioxako ardoari mundu mailako itzala eman dioten osagaiak.

2019ko datuak

119 upategi
13.090 mahasti hektarea
28.000.000 litro urteko
73.500.000 kilo mahats

Baldintza ezin hobeak
mundu mailako klasea duen ardo bat sortzeko

Eremuak

Euskadi hegoaldean kokatutako Arabar Errioxa mahastiz jositako ingurune idilikoa da. 18 udalerritan banatuta dauden 310 km2 baino gehiagoko lur gorriek primeran betetzen dituzte mahatsondoak hazteko behar diren baldintza erabakigarrienak, mahatsondoak badakielako lurzorura eta klima baldintzetara egokitzen.

Klima

Trantsizio eremu bat da, berdin jasotzen dituelarik klima atlantikoaren eta mediterraneoaren eraginak, baina faktore orografikoek apaldurik; horregatik, mahastiek justuko eguzki eta ur dosiak jasotzen dituzte. Batetik, iristen zaie iparraldeko giro hezea, baina Toloño mendizerrako gailurrek leunduta, eta bestetik, baita ere hego-ekialdeko haize lehorra.

Lurzorua

Mahastiak buztin eta karezko lurretan daude landatuta Toloño mendizerraren magalean, hegoalderantz orientatutako terraza eta lursail txikietan, udako argitasuna albait gehien aprobetxatzeko.

Mahats barietateak

Arabar Errioxako ardoa “Errioxa” Jatorri Deitura Kalifikatuak baimendutako mahats barietateekin egiten da, horiek direlako baldintza bio-klimatikoetara ongien egokitzen direnak.