Arabar Errioxako ardoaren jatorria eta historia
2.000 urte baino gehiago ardo paregabeak ekoizten
Kokaleku pribilegiatu eta estrategikoa
Arabar Errioxako ardoaren jatorria estuki lotuta dago eskualdearen beraren historiarekin eta bilakaerarekin. Laguardian edo Bilarren aurkitu diren aztarna arkeologiko ugariek erakusten dutenez, eremu honek biztanleak izan ditu historiaurretik, duela 4.700 urte baino gehiagotik.
Baina Arabar Errioxak mahastizaintzarekin eta ardogintzarekin duen harremana duela hainbat mende hasi zen: izatez, jardun hau Erromatar Inperioarekin batera iritsi zen eskualdera, erromatarrak izan baitziren teknika enologikoak ekarri zituztenak eta ardoa egiteko azpiegiturak eraiki zituztenak.
Mahasti gehienak monasterioen zein bertako nekazari txikien jabetzakoak ziren, eta ardoa egiteko teknikak ez ziren batere zainduak: mahats mota desberdinak nahasten zituzten, ez zuten higienea zaintzen, mahatsa ahalik eta gehien zukutzen zuten, eta ez zuten hartzidura-prozesua kontrolatzen.
Ardogintzaren zabalkundea XV. mende amaieran hasi zen. Ordurako, Laguardia eta beste hainbat udalerri Arabako Ermandadeko kide ziren. Historikoki, nafarrek eta gaztelarrek gatazka ugari izan zituzten Arabar Errioxako lurraldea kontrolatzeko. 1461ean Nafarroaren agintepetik Gaztelaren menpe egotera pasa zen. Azkenik, 1486an, Errege Katolikoek erabaki zuten lur haiek behin betiko sartuko zirela Arabako lurraldean.

Ardogintzaren gorakada
Con la entrada en la Edad Moderna, y una sociedad cada vez más concentrada alrededor de ciudades, el vino comienza a ser producto de mercado. Esto implicaría que la producción ya no fuese solo para autoabastecerse. Así, la vid pasó a ser, prácticamente, monocultivo. El vino debía guardarse en lugares frescos, lo que propició la construcción de bodegas en el subsuelo, en los bajos de las casas, bajo temperaturas constantes y humedad adecuada.
Halaber, gorakada horrek berekin ekarri zuen ardoraren merkataritza kontrolatzea: orduantxe onartu ziren ardoari buruzko lehen udal ordenantzak. Horietako batzuek sarrera debekatzen zieten beste udalerri batzuetako ardoei. Mahatsa eremu batetik bestera eramatea ere kontrolatuta zegoen.
Errioxako ardoen lehen etiketa bateratua 1560koa da. Urte hartan, hainbat ekoizlek erabaki zuten euren abizenen inizialak jarriko zituztela etiketan, herritik kanpoko edaleek ardoa nongoa zen jakin zezatela bermatzeko.
Hobekuntzak: barrikak eta garraioa
Bi izan ziren garai hartako arazo nagusiak: batetik, ardoaren kontserbazioa, eta bestetik, mahastien eta itsasoaren arteko distantzia. Bastidako Quintano anaiek sistema bat proposatu zuten traba horietan lehena gainditzeko, eta barrikak erabiltzen hasi ziren, Bordelen bezala.
Hasiera batean ez zuten arrakasta handirik izan, baina Hurtado de Amezaga markesak berriz inplementatu zuen ardoa gordetzeko teknika hura XIX. mendearen erdialdera. Eta orduan bai, orduan zabaldu zen barriken erabilpena.

Horrela lortu zen ardoa hobeto zahartzea, egurretan hobeto mantentzen delako. Bestalde, errepide eta trenbideen eraikuntzarekin komunikabideak hobetu izanak merkatua zabaldu zuen, ardoaren esportazioa ahalbidetuz.
XIX. mendearen erdialdean zurin eta filoxera izurriteek astindu zituzten Frantziako mahastiak, eta horren ondorioz, erosle frantziarrak Arabar Errioxara begira jarri ziren. Mahatsa erosi egiten zuten euren upategietara eramateko; hori bultzada ekonomiko handia izan zen ardo egileentzat, eta merkatua zabaltzeko aukera eman zien gainera.
Izurriteak mende amaieran iritsi ziren Arabar Errioxara, baina ordurako izen handiko ardoak ziren, eta merkatu zabala zuten atzerrian.
Frantziarren iritsierak bultzaturik, Arabar Errioxara hurbildu ziren hainbat enpresari –batez ere bizkaitarrak-, eta upategi komertzial handiak sortzen hasi ziren. Frantziarren eragina nabaritu zen, orobat, teknika enologiko berritzaileetan edo luxuzko botilen erabilpenean, adibidez.
Lehen Jatorri Deitura
Errioxa Jatorri Deitura 1925ean sortu zen ofizialki; horregatik, Estatuko zigilu zaharrena da. Deitura horrek barne hartzen ditu Arabar Errioxako, Nafarroako eta Errioxako ardoak. 1991n, Kontseilu Arautzaileak JD Kalifikatua eskuratu zuen eta hainbat elementu arautu zituen, besteak beste, ekoizpen eremuak, lantzen diren mahats barietateak, onartutako gehienezko errendimenduak, edo ardoa egin eta ontzeko teknikak.
Ardogintza sektorea asko hazi eta modernizatu zen berriz 90eko hamarkadan, kalitatea hartuz bere ikur nagusitzat eta mundu mailako ospe gero eta handiagoa lortuz.

Mahats zapaltzea
Lan tradizionala da, ardogintzan jarduten zuten lehen herrietatik gaurdaino iritsi zaiguna. Behin jasotakoan, mahatsa harrizko dolareetan edo egurrezko upeletan pilatzen da, eta hantxe gertatzen da lehen hartzidura. Bastidan zutik diraute oraindik Erdi Aroko hainbat dolarek, eta bisitatzeko moduan daude gainera.
Behin prozesua amaitutakoan, mahats-mordoak oinutsik prentsatzen dira, eta aihenak –mahatsondoaren adarrak- erabiltzen dira iragazki moduan. Fruituaren azalak, haziak eta txortenak muztio edo zukuarekin nahastuta gelditzen dira. Horregatik, metodo honekin egiten diren ardoek potentzial aromatiko eta fruitu-usain handia izaten dute.
Nahiz eta praktika hori ia desagertu egin den ekoizpen teknikak modernizatu direnetik, zenbait artisau-upategik oraindik egiten dituzte ardo batzuk zapaltze-teknika tradizionalekin.


Mahats-biltze jaia
1994az geroztik irailero, Arabar Errioxak jaiegun handi bat izaten du: uzta berria ospatzeko mahats-biltze jaia. Eskualdeko udalerriek txandaka antolatzen dute, eta milaka bisitari biltzen ditu. Pertsonaia esanguratsu batek pregoi tradizionala bota ondoren, mahatsa zanpatzen da upeletan eta urteko lehen muztioa dastatzen da.