[gaɾaɣardoa]
Euskadiko garagardo ekoizle gehienak itsasertzean daude, bai mendebaldean –Bilbon eta inguruko herrietan- baita ekialdean –Donostian eta inguruan- ere. Hala eta guztiz ere, lantegi gehienak 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan kokatuta daude.
Gorbeia mendiguneko edo Añarbe urtegiko uretatik hasita, Arabako lautadako maltaraino. Osagai guztiak hurbil izatea da Basque Beer garagardoen nortasun-ikurretako bat. Adibidez, erabiltzen diren garagar-malten %26 bertakoak dira.
Garagar-malta gorde eta ehotzea, beratzea, sukaldatzea, hartzitzea edo botilatzea eta etiketatzea. Garagardo egile bakoitzak osorik eta artisau-prozedurak erabiliz garatzen ditu euskal garagardoa egiteko prozesuaren zati guztiak. Eta hori kontsumoan islatzen da gero, egindako garagardo guztiaren %43 lantegitik 30 km-ko erradioan edaten baita.
* El sector cervecero vasco sigue en alza, pasando en escasos 7 años de producir 80.000 litros anuales, al millón de litros. Ahora centra esfuerzos en la creación de cerveza km0, con proyectos para recuperar y reforzar el cultivo de lúpulo en Euskadi.
La mayoría de cerveceras se ubican en San Sebastián, localidades aledañas como Rentería, Oiartzun y Hernani; incluso en municipios de comarcas limítrofes como Irún o Zarautz, todos ellos a escasos metros del mar.
Bilbok baditu ehun urte beteak dituzten garagardo ekoizle tradizionalak, eta Txorierri bailarako udalerri mugakideetan ere hainbat artisau-garagardo egile daude, adibidez Zamudion eta Sondikan.
Kostako eskualde oso menditsua da, Bilbo Handitik hurbil dagoena, eta baditu garagardo ekoizleak Urduliz, Gorliz edo Mungia bezalako herri txikietan.
Bizkaia mendebaldean, Kantabriarekiko mugan kokatutako eskualdea da. Bere ezaugarri nagusitzat ditu ingurune naturala, Erdi Aroko herriak eta meatzaritza tradizioa.
Araba ipar-ekialdeko lautadan hainbat garagardo ekoizle daude, besteak beste Agurain, Langraiz Oka edo Urkabustaiz herrietan, eta baita garagar soroak ere.
Inguru honetan garagardo ekoizlerik ez dagoen arren, garagar eta lupulu soroz estalitako eskualdea da, eta Euskadiko ekoizle askok baliatzen dituzte labore horiek euren artisau-garagardoak egiteko.
GARAGARDO MOTAK
Garagardo ekoizle bakoitzaren bereizgarri diren garagardoak dira. Urte osoan zehar ekoizten dira eta beti daude stock-ean. Guztira 125 erreferentzia daude, eta ekoizle bakoitzak, batez beste, sei garagardo dauzka.
Garaiko garagardo esklusiboak, soilik urte-sasoi zehatzetan egiten direnak, edo ekoizpen bakarrekoak, behin agortutakoan berriz egiten ez direnak. Garagardo ekoizle bakoitzak horrelako zortzi garagardo egiten ditu batez beste, guztira 167 erreferentzia osatzeraino.