[t∫akoliɲa]
Txakolina hiru Jatorri Deituraren pean ekoizten da, deitura bat Euskadiko lurralde historiko bakoitzeko: Getaria, Bizkaia eta Araba. Eremu geografiko bakoitzaren ezaugarri bereziek nortasuna ematen diote txakolinari.
Ingurune natural desberdinen eta klima atlantikoaren eraginek, eta bertako mahatsaren egokitzeko gaitasunak, ardo honen ñabardura guztiak azaleratzen dituzte. Kantauri itsasoaren kresaletik, barnealdeko paisaia menditsuari darion nortasunera.
Mahastiak hego-ekialderantz orientatuta daude, ahalik eta eguzki argi gehien har dezaten, eta mahatsondoak sakonera gutxiko maldetan landatzen dira, mahats-mordoak errazago heldu daitezen lurreko hezetasunetik urrunduta.
Txakolina Hodarrabi Zuri izeneko bertako mahats barietatearekin egiten da gehienbat –horregatik, fruta zuri, belar eta lore aromak oso indartsuak dira-, baina Hondarrabi Zuri Zerratia eta Hondarrabi Beltza ere erabiltzen dira txakolin beltzak egiteko. Neurri txikiagoan bada ere, posible da beste barietate batzuk erabiltzea, hala nola, Izkiriota edo Gros Manseng, Riesling, Chardonnay eta Sauvignon Blanc (inoiz ez guztizkoaren % 20 baino gehiagoko proportzioan).
Bizkaiko mendebaldeko muturrean kokatutako eskualdea da. Bailara sakonak eta mendi garaiak dituenez, ez dago oso industrializatuta eta nekazaritza sektoreak indar handia du. Badaude txakolingintza tradizio handia duten hainbat herri, esaterako Zalla, Galdames, Muskiz edo Balmaseda.
Araba ipar-ekialdeko eskualdea, Bizkaiarekiko mugan dagoena. Ingurune menditsua da, eta bertan daude Arabako Txakolina-Txakolí de Álava Jatorri Deituraren barruko mahasti eta upategiak. Amurrio, Okendo edo Laudio dira eskualdeko herri garrantzitsuenak.
Bizkaia barnealdeko ingurunea da, Nerbioi ibaiaren ertzeko udalerriak biltzen dituena. Txakolinari dagokionez, Zaratamo, Orozko eta Urduña dira herri garrantzitsuenak.
Es la comarca costera más oriental, situada entre los dos ríos que dan nombre a la comarca. Los núcleos urbanos son escasos, dado que se trata de una zona montañosa y forestal. La mayoría de las bodegas se encuentran en Markina-Xemein, Mendexa y Ondarroa.
Txakolin upategiak eta mahastiak aurki daitezke bai kostan –Deban edo Mutrikun- eta baita ere barnealdean –Oñati edo Arrasate inguruetan-.
Anbotoko harkaitzek eta Oiz mendiak mugaturik, eskualde hau Ibaizabal ibaiaren haranean barrena luzatzen da, non tenperaturak baxuagoak baitira, barnealdean dagoelako. Txakolin ekoizle handienak Elorrio, Abadiño eta Iurretan daude, eta baita ere eskualdeko udalerri garrantzitsuenean, Durangon.
Biosferaren Erreserba izaki, balio ekologiko handiko eremua da, eta mahasti nahiz upategiek ingurumena babesteko araudi zorrotzak errespetatu behar dituzte. Inguru honetako herrietako batzuk dira Gernika, Muxika edo Busturia.
Bilbo Handiaren iparraldean dago, bi paisaia mota aski desberdin uztartzen dituelarik: batetik, garapen industrial handiko guneak, eta bestetik, nekazaritzarako azalera handiak, orografia eta klima leunei esker. Gamiz-Fika, Gatika, Bakio, Lezama, Larrabetzu, Zamudio, Derio eta Sondika dira udalerri aipagarrienak.
Getariako inguruetatik haratago, Getariako Txakolina Jatorri Deituraren babespean txakolina ekoizten duten hainbat upategi daude Gipuzkoako beste udalerri batzuetan, hala nola Alkiza, Villabona, Olaberria, Beizama, Oiartzun, Astigarraga edo Hondarribian.
Txakolinaren inguruko tradizioa sendoa da inguru honetan; mahasti ia guztiak kostako herrietan daude, hala nola Getaria, Zarautz, Orio, Zumaia eta Aian, itsasotik kilometro bat baino gutxiagora, baina barrurago ere badaude upategi batzuk.
TXAKOLIN MOTAK
Ekoizpenaren % 95 baino gehiago txakolin zuria da, eta nagusiki Hondarrabi Zuri mahats barietatearekin egiten da. Ardo honetan lehen mailako aromak nagusitzen dira, fruta, lore eta belar ñabardurekin. Azidotasun fresko eta orekatua du ahoan, eta amaiera mikatz samarra ere bai, bertako barietatearen ondorioz.
Euren kokapenagatik ezaugarri bereziak dituzten mahasti zehatzetako mahatsarekin egiten da txakolin hau, eta barrikan hartzitzen da. Aromek badituzte indar ertaineko fruta eta lore ukituak eta ukitu baltsamikoak. Ardo fresko, orekatu, konplexu eta iraunkorrak dira ahoan.
Existe un pequeño número de espumosos y vendimias tardías amparados como vinos especiales por los consejos reguladores del txakolí, aunque su producción es testimonial.
Bizkaian “Oilar begi” ere deitzen zaio; Hondarrabi Zuri eta Beltza barietateak nahasten ditu, azken hori gutxienez % 50eko proportzioan. Ardo honek basoko fruituen ñabardura eta aromak ditu, eta arinak dira ahoan, edateko errazak, freskoak eta biziak, fruta zapore luzedunak.
Ezaugarri markatuak dituen ardo gaztea da, Hondarrabi Beltza barietatearekin egiten dena. Indar handiko lehen mailako aromak ditu, fruitu gorrien ñabardurekin. Freskoak eta tanikoak dira ahoan, fruta atze-gustudunak.
HIRU DEITURA
Txakolinaren jatorri deitura zaharrena eta handiena, Getaria, Zarautz eta Aiak osatutako triangelutik Gipuzkoa osoa biltzeraino zabaldu dena.
Txakolinak iragan emankorra izan zuen eskualde honetan, jatorri deiturak mende laurden bat baino gehiago darama edari hori suspertzen. Orain, Bizkaiko lurralde osoan egiten da.
Aiaraldeko mahastietako txakolina da; ibilbide historiko luze bat egin ostean desagertzeko zorian egon zen, baina orain loraldi betean dago berriz.