Txakolinaren jatorria eta historia
Etxerako gordetzen zena, gaur mundu osoan edangai
Euskal txakolinaren milaka urteko bilakaera
Lurraren, itsasoaren eta tradizioen arteko lotura Euskadiren nortasun-ikurretako bat izan da mendetan zehar –halaxe da oraindik ere-, eta horren ispilu da txakolina.
Las primeras referencias halladas se remontan al siglo IX, donde ya se hablaba de la práctica vitícola en tierras vascas. Ya en los siglos XII y XIII la producción de txakolí era común en muchos puntos del territorio.
Baina ekoizpen hori oso zabaldua egon arren, txakolina baserrian bertan egiten zen, soilik etxea hornitzeko, eta egiteko prozesua erabat artisaua zen. Hortik dator hitzaren jatorri etimologikoa: etxeako ain, alegia, etxerako hainbat edo bezain beste.
Batzuetan auzokideekin trukatzeko erabiltzen zen, eta marinel nahiz nabigatzaileen edari ere bazen. Hain zuzen, mahatsondoak hezurrezko pergolekin eusten ziren, euskal baleazaleek ehizatutako baleen hezurrez eginiko egiturekin.

XIX. mendearen amaieran “chacolines” direlakoak sortu ziren, taberna herrikoiak, soilik bertako txakolina zerbitzatzen zutenak, bakailao, txipiroi edo angula platerez lagunduta.
Loraldi labur haren ostean, mahasti ia guztiak desagertu egin ziren XX. mendearen hasieran, hainbat arrazoi tarteko: atzerriko finoen lehia, industrializazioak eragindako landa-eremuetako exodoa eta izurriteak (filoxera, gorrina eta zurina).
80ko hamarkadaren amaieran, ardo ekoizle txikiak indarrak batzen hasi ziren, bertako Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza mahats barietateen hazkuntza berreskuratzeko eta sektorea suspertzeko asmoz.
Azken bi hamarkadetan eta hiru Jatorri Deituren babesean–Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina– egin den lanari esker, txakolina asko zabaldu da jendartean, baita nazioartean ere, non euskal txakolina ezagun egin baita bere berezitasunagatik, tipikotasunagatik, nortasunagatik eta freskotasunagatik. Eta oreka izan da –eta da– hori guztia lortzeko oinarria; tradizioaren, ikerketaren, kualifikazioaren eta berrikuntzaren arteko oreka.