Hasiera / Euskadi – Basque Country

Euskadi - Basque Country


Konta ezin ahala aukera eskaintzen dituen herrialde txiki bat


Euskadi kontrastez betetako lurraldea da: bere baitan uztartzen ditu landa inguruneak eta hirigune modernoak; bere edertasun naturala gordetzen du aldi berean kontu handiz zainduz bere ondare arkitektonikoa; antzinako kultura eta tradizio bereziak batzen ditu joera abangoardistekin, bai eta artisautza teknologia aurreratuekin. Kontraste horiexek dira Euskadi aukera-iturri emankor bihurtzen dutenak.

+2,1M biztanle
7,233 km2 azalera
3 probintzia
udalerri
0,922 giza garapenaren indizea

Kokaleku estrategikoa

Euskadi Iberiar Penintsularen iparraldean eta Kantauri itsasertzaren ekialdean dago, Frantziarekiko mugan hain zuzen. Gasteiz, Bilbo eta Donostia dira bere hiri nagusiak, bertako biztanleen heren bat inguru biltzen dutenak.

EUSKADIKO EKONOMIA

Europako abangoardian

Industria da euskal ekonomiaren motorra, eta 4.0 fabrikazio aurreratuko industria-iraultzaren buruan dago.

Halaber, Euskadi erreferentea da energia eta bio-zientzia sektoreetan. Hain zuzen, zientzia eta teknologia arloetako graduatu gehien dituen EBko herrialdea da, graduatu guztien % 38,8 zehazki. Halaber, badauka 83 herrialdetara iristen den enpresa arloko sare komertzial bat, eta sei ordezkaritza instituzional gehiago. Bere kokalekuari esker, gune logistiko estrategikoa da Atlantikoan.

Horrez gain, zerga-sistema propioa du, munduan bakarra dena: Kontzertu Ekonomikoa. Aldebiko harreman tributario eta finantzario bat Euskadiren eta Espainiako Estatuaren artean.

Euskadi Europar Batasuneko zortzigarren herrialdea da per capita BPGan, % 122ko indizearekin

SEKTOREAK

Ogibide soil baino gehiago diren hiru bizimodu

Arrantza

Asko izan dira mendetan zehar itsasoari lotuta bizi izan diren herriak. Euskadi mundua arakatu zuten marinel ezagunen sehaska da, bai eta euren ausardiarekin mundua bera txunditu zuten euskal baleazaleena. Gure portuak bete-beteta daude historiaz eta istorioz, sakrifizioa eta lana hizpide: saregileak, ontziolak, arrantzaleak… Erro sendo horiei esker, bezpera gauean arrantzatutako arrainaz goza dezakegu oraindik orain.

Nekazaritza

Batasun familiarraren ikur diren baserriek lurra lantzen dute antzinako garaietatik. Eta baserri bakoitzean ondare sozial, familiar, historiko eta kultural eskerga gorde da. Hemen lurra eta baratza ez direlako soilik elikagaiak ekoizteko modu bat; lurra ongi ezagutzen dugu, eta badakigu lantzen. Lurrak lotzen gaitu jaso dugun oinordetzarekin, gure sustraiekin, eta horixe da lur hori zaintzen jarraitzeko arrazoi nagusia.

Abeltzaintza

Oraindik antzinako transhumantzia gordetzen duten Euskadiko artzain eta abeltzainen lana abereak haztea eta kalitatezko produktuak eskaintzea baino askoz gehiago da. Bertako animalia arrazen biziraupena bermatzen dute: ardi Latxa eta Muturbeltza; Terreña behiak, behi piriniotarrak, montxinak eta betizuak; eta Arabako mendiko zaldiak eta pottokak.

EUSKARA

Europako hizkuntza zaharrena

Kaixo, agur, ongi etorri, ardoa, txotx, on egin, eskerrik asko, maite zaitut, xirimiri...

HERRI-KIROLAK

Mendetako historia duen indarra eta ikuskizuna

EUSKAL KULTURA

Nortasun kultural berezi eta bakarra


Antzinako hizkuntza izateak nortasun ezin bereziago bat eman digu, oso geurea. Eta hori nabaria da gure kulturaren adierazpideetan:


Bertsolaritza

Bertso inprobisatuak kantatzeko artea da, aurrez emandako gai bati buruzko diskurtso bat sortuz eta neurriaren eta errimaren arauak errespetatuz. Oso ohikoa da sagardotegietan.

Dantza

Euskal dantzak aspaldidanik egon dira estuki lotuta ekitaldi erlijiosoekin eta herrikoiekin, eta gaur egun egiten dira oraindik jai askotan: aurreskua, kaxarranka, ezpata-dantza…

Musika

Euskadin musika herrikoiarekin lotutako instrumentu tipiko ugari daude, hemen sortuak, kanpotik ekarriak zein unibertsalak: trikitixa (akordeoiaren antzekoa), alboka, txalaparta, dultzaina, txistua, panderoa, danbolina edo atabala.

Euskaditik mundura, mundutik Euskadira

Euskal kulturak bikain asmatu du bere esentzia gordetzen abangoardiari muzin egin gabe. Mundu mailan erreferente bilakatu diren artisten inspirazio iturri izan da, eta nazioarteko hainbat artistak ere gure herria hautatu dute euren obrentzat.

Gehiago euskal kulturari buruz

Harritu zaitez Euskadirekin

Ezagutu, dastatu, bisitatu

Euskadik asko dauka bizitzeko eta esperimentatzeko. Zure zain gaude, ongi etorri!

Bisitatu Euskadi