Hasiera / Gastronomia

Gastronomia


Ongi jateko lurraldea


Sukaldaritza gure izateko eta bizitzeko moduaren ispilua da Euskadin. Zorrotz errespetatzen du milaka urteko ondarea; estuki lotua dago bere lurrarekin eta itsasoarekin; kontuz zaintzen du produktua platerera iristen den arte; eta gai da bere burua berrasmatzeko, etengabe harridura sortzeko eta daukan onena partekatzeko.

28 izar 100 km baino gutxiagoan
1.000 biztanleko jatetxe bat
Elkarte gastronomiko bat 2.000 biztanleko
96.000 enplegu
Euskadiko PIBaren 10,56%

Lehengaien aberastasuna


Produktuaren benetakotasuna eta hurbiltasuna da euskal gastronomiaren altxorrik handiena: lonjetako arrainak, barazkiek eta dozenaka baserritako haragiak, artzainen gaztak... Euskadik, osotasun bat gordetzen du kilometro gutxitan, non mokadu bakoitzak lehengaiaren freskotasuna sortzen duen. Eta jatorria kalitatea da.

AZOKAK ETA LONJAK


Produktuak eta sukaldaritzak
bat egiten duten tokia

Bazenekien munduko 50 jatetxe onenetako bost Euskadin daudela?

Euskadik 32 Michelin izar ditu 23 jatetxetan banatuta, eta biztanleko izar gehien dituen lurraldeetako bat da mundu osoan.

EUSKAL GASTRONOMIAREN IBILBIDEA

Mundu mailako chef erreferenteak

Lana, lana eta lana. Horixe izan da euskal sukaldaritza mundu osoan eredugarri bihurtzeko sekretua. Baina aitortza ez da kasualitatez iritsi.

Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana sukaldariek Paul Bocuse, Nouvelle Cuisine delakoaren bultzatzaileetako batekin eginiko topaketa, iraultza handi baten hazia izan zen.

Aurrerago, Lyonera bisitan joan zirenean, euskal sukaldariek aukera izan zuten Bocuse-ren lana bertatik bertara ezagutzeko: nola joaten zen azokara, nola lan egiten zuen hornitzaileekin, eta nola uztartzen zituen berrikuntza eta tradizioa ere plateretan. 70eko hamarkada zen.

Arzakek eta Subijanak sukaldari koadrila bat bildu zuten bertako gastronomia errotik aldatzeko asmoz: Arguiñano, Roteta, Irizar, Gómez, Castillo, Zapirain... Huraxe izan zen Euskal Sukaldaritza Berriaren ernamuina. Sukaldaritza ulertzeko beste modu bat sortu zuten, bertako eta garaiko produktua lehenetsiz eta galdutako errezetak berreskuratuz eta berrituz.

Orain, talentu berriz jositako belaunaldi batekin –Eneko Atxa, Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz, Txapartegi anaiak, Zuriñe García...- euskal gastronomia zutabe haiexetan oinarritzen da mundua liluratzen jarraitzeko.

Parrillarekiko pasioa

Jangelan zein kalean, parrillak bazkaltiarraren bistan dauzkaten erretegiak; haragia mahatsondoen xirmendutan erretzen duten upategiak; itsasora edo mendira begira jarritako mahasti eta sagastiak; antzinako kulturan murgiltzeko aukera ematen duten sagardotegiak.

ELKARTE GASTRONOMIKOAK

Elkartzen duen sukaldaritza

Plater tipikoak


Pintxoa, gilda, txangurroa, marmitakoa, zurrukutuna, txuleta, porrusalda, goxua, intxaursaltsa...

BASQUE CULINARY CENTER

Bermatutako etorkizuna

Euskadin badaukagu mundu osoan erreferentziazkoa den erakunde akademiko bat: Basque Culinary Center. Bere baitan biltzen ditu Zientzia Gastronomikoen lehen Fakultatea eta Europan bakarra den Ikerketa eta Berrikuntza Zentro bat.
Mundu guztiko herrialdeetatik iritsitako talentu berriak borborka sukaldean, primerako tokia dute esperimentatzeko eta berritzeko. Ikasteko eta hobetzen laguntzeko.
Eta, batez ere, sektore honen etorkizuna bermatzeko, sustraiak alde batera utzi gabe bere burua berrasmatzen jarrai dezan.