Lurralde orekak esan nahi du mota guztietako lehengaiak eskaintzen direla euskal lurraldearen txoko desberdinetan, eta osotasun bat sortzen dela produktu zehatz batzuen ekoizpenean zentratzen diren herri eta eskualde guztien artean. Euskadin, etxe ondoan daukagu aniztasuna.
Klima desberdinetako eremuak izaki, badaude produktu zehatz batzuen laborantzan zentratzen diren eskualdeak.
Euskal itsasertzeko portuetatik milia gutxira, sona gastronomiko handiko arrain barietateak aurki ditzakegu.
Txitxarroa, sardina, txipiroia, lupia, olagarroa, zapoa
Ezin dugu aipatu gabe utzi behi okela, ez soilik bere kalitateagatik, baita ere bertako arrazetako animalietatik ateratzen delako.
Eta, nola ez, gure edari izarren lehengaiak: mahats ezberdinak, sagarrak eta berreskuratze bidean den euskal lupulua.