Hasiera / Gastronomia / Lehengaiak / Babarruna
Itzuli

Babarruna


Laborantza-tekniken hobekuntzari eta tokian tokiko elkarteek egin duten lanari esker, asko eboluzionatu duen produktua da, gutxi baloratzen zena eta orain ospe handia hartu duena. Euskadin bertako hiru babarrun barietate lantzen dira.

Tolosako babarruna

Tolosako babarruna barietate pintoa da, Tolosaldean landatu eta hazten dena. Hazkuntza prozesua maiatzaren erdialdetik urriaren erdialdera bitartean osatzen da, eta uzta berria azaroan ospatzen da, kontsumoa hastearekin batera. Forma obalatukoa eta leuna da, eta kolore more oso iluna du, ia beltza. Hortik datorkio izengoitia: perla beltza. Sukaldatutakoan bere sakramentuekin zerbitzatzen da: barazkiz eginiko odolkia, txerrikia, aza eta Ibarrako piperrak.


Gernikako babarruna

Gernikako babarruna obalatua eta luzea da. Granate kolorekoa, baditu krema-tonuen arrastoak eta arrasto arrosakarak ere. XVIII. mendetik lantzen da Bizkaiko hainbat eskualdetan, prozesu artisaua mantenduz: Mungian, Busturialdean eta Lea-Artibain. Tolosako babarrunaren aldean azal lodiagoa du, ez da hain iluna, eta sukaldatzean ez du hain salda lodia egiten. Normalean plater bakar gisa jaten da, txorizo, odolki, urdai eta saiheskiz lagunduta.


Arabako babarrun pintoa

Arabako babarrun pintoa obalatua da eta orban arrosakarak ditu. Fina da aho-sabaian, eta oso azal fina du. Arabako eskualde menditsuetan eta bailaretan hazten da. Maiatzean erein ondoren, eskuz biltzen da irailaren amaieran edo urriaren hasieran.

Bazenekien…

Euskal Herriko baserriak duela 500 urte baino gehiago hasi zirela babarruna ereiten, hazkuntza-teknika jasangarriak erabiliz? Euskadin babarruna ekoizten duten 74 enpresa inguru eta hiru ontziratze enpresa daude.

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak