Itzuli

Berdela


Beste leku batzuetan Caballa izenarekin ezagutzen da, baina haietan ez bezala, Euskadin berdela egunean bertan arrantzatzen da.

Arrain urdin koipetsua da, eta antxoak baino haragi gogorragoa du, baina hau ere egunean bertan arrantzatzen da fresko mantentzeko. Gehienez 50 cm inguru neurtzen ditu. Otsaila eta apirila bitartean arrantzatzen da, amuarekin. Duela urte batzuk arte ez zeukan balio komertzial handirik, baina azken hamarkadetan garrantzia hartu du euskal gastronomian. Presta liteke bai labean eta baita parrillan ere.

Bazenekien…

neguan zehar berdela itsas hondoan egoten dela, ezer jan gabe? Gainazalera igotzen denean hasten da jaten, lehenik zooplanktona eta gero beste arrain txikiago batzuk, esaterako sardinak eta antxoa txikiak.

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak