Hasiera / Gastronomia / Lehengaiak / Hegaluzea
Itzuli

Hegaluzea


Hegaluzea deitzen zaio soilik Kantauri Itsasoan eta arrantzarako teknika tradizionalekin harrapatzen den atun zuriari.

Arrain mota hau Azoreen inguruko uretan bizi da neguan, eta udaberri amaieran abiatzen da Kantauri Itsasorantz. Migrazio horrekin batera hasten da hegaluzearen kanpaina, eta irailera arte luzatzen da. Hegaluzeak 140 cm-ko luzera eta 60 kg-ko pisua izan ditzake. Ohikoa da kontserban jartzea, oliba olio birjinatan ontziratuta. Gisatuak egiteko eta erretzeko ere erabiltzen da.

Bazenekien…

teknika tradizionalekin arrantzatzen dela? Beita biziz hornitutako amuarekin, banan bana eta sarerik gabe. Horrela, kalitate handiagoko haragi freskoa lortzen da.

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak