Hasiera / Gastronomia / Lehengaiak / Idiazabal gazta
Itzuli

Idiazabal gazta


Milaka urteko tradizioa errespetatzen duten Euskadiko 150 baserriren altxorra

Idiazabal gazta, Euskadiko produktu preziatuenetako bat, artisau-prozedurak errespetatuz egiten da bertako 150 baserri ingurutan, milaka urteko tradizioari jarraiki. Izan ere, Euskadin artzainak egon dira duela 8.000 urte baino gehiagotik. Artaldeak larre garaietan hazten dira neguan izan ezik, garai horietan bailaretara jaisten baitira.

Gazta bertako ardi arrazen (Latxa edo Karrantzako Muturbeltza) esne gordinarekin egiten da. Gainera, gehienetan artzain familia bateko artalde bakarraren esnea erabiltzen da gazta bat egiteko. Pieza bakoitza 1-3 kilo bitartekoa izaten da, eta kolore hori zurbileko azal gogor eta leuna izaten du. Gazta sendoa da, baina orekatua aldi berean, eta desberdina izaten da larrearen, urte-sasoiaren, klimaren edo gaztagileen errezetaren arabera.

Bazenekien…

kanpaina bakoitzean 7 milioi litro esne inguru biltzen direla, eta hortik 1.000 tona gazta baino gehiago egiten direla?

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak