Hasiera / Gastronomia / Lehengaiak / Piperrak
Itzuli

Piperrak


Mundu osoan hain zabalduta dagoen produktu honek baditu euskal barietateak ere. Euskadin bi piper barietate hazten dira, gero modu desberdin askotan erabiltzen direnak: Gernikako piperra eta Ibarrako “piparra”.

Ibarrako “Piparra”

Ibarrako “Piparra” bertako piper barietatea da, nagusiki Tolosaldean ekoitzi eta ontziratzen dena uda garaian. Luzeak dira eta puntan bukatzen dira; kolore berde indartsua dute –batzuetan horixka-, azal fina, mami samurra eta zapore leuna. Freskoan frijituta jaten dira, edo ardo zurizko ozpinetan ontziratzen dira. Euskadiko pintxo tipikoenetakoa den Gildaren osagai nagusietako bat da.


Gernikako piperra

Bertako beste piper berde barietate bat, Jatorri Deituraduna. Estua eta luzea da, sei eta bederatzi zentimetro artekoa. Testura leuna du, tarteko kolore berdea eta kono formako punta luze batekin bukatzen da. Jan litezke erreta edo frijituta, beste plater bat lagunduz edo anoa bezala.

Bazenekien…

piper barietate hauen ekoizpena nagusiki izena ematen dieten herrietan garatzen den arren –hau da, Ibarran eta Gernikan- Euskadi osoko baratzetan hazten direla?

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak