Hasiera / Gastronomia / Lehengaiak / Gatz minerala
Itzuli

Gatz minerala


Historikoki, gatz mineralaren ekoizpena bi udalerritan zentratu da Euskadin: Añanan eta Leintz-Gatzagan.

Añanako Gatz-harana Gasteiztik 30 kilometro eskasera dago, 6.500 urtetik gorako historia du, eta bere funtzioa eta ekoizpena mantendu ditu harrezkero. Gatza naturalki ekoizten da, teknika tradizionalak errespetatuz, eta sukaldari handi zein adituek diote “munduko gatz onenetako bat” dela. Urtez urte garai desberdinean egiten da, baina normalean ekoizpena maiatzean hasten da eta irailean bukatu.

Leintzen (Gipuzkoa) Erdi Aroan hasi ziren gatzagak ustiatzen, eta horrexegatik sortu zen herri bat toki hartan 1331n. Ekoizpenak garai txarrak pasa zituen, baina gaur egun jarduera berreskuratzen ari dira, Añanako jatorri deituraren esperientzia ikusirik, Leintzeko gatza jatorri deitura sortu dutelarik.

Bazenekien…

gatza duela 200 milioi urte baino gehiagoko itsaso batetik datorrela?

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak