Itzuli

Tomatea


Barietatearen arabera itxura desberdina hartzen duen barazkia da, baina euskal tomateak badu zalantzan jarri ezinezko ezaugarri bat: zaporea.

Eusko Label tomatea udako azoketan gehien eskatzen den produktuetako bat da. XVI. mendean iritsi zen Amerikatik. Forma zirrikituduna du eta kolore gorri-berdekoa da. Udaberriko euri ugariak eta tenperatura epelak lagungarri dira martxoaren amaieran ereiten den barazki honen hazkuntzarako. Ekainaren amaiera aldera biltzen da, ongi heldutakoan; horregatik dauka hain zapore indartsu eta autentikoa, kontsumitzaileek hainbeste apreziatzen dutena.

Bazenekien…

Pikoluze, Loidi, Aretxabaleta, Igeldo, Karkiano, St. Michel… direla Euskadin aurki daitezkeen barietate ugarietako batzuk?

Zeintzuk dira Euskadiko plater tipikoenak?

Ezagutu plater tipikoak