Hasiera / Gastronomia / Ohiko platerak

Plater tipikoak

Euskal gastronomia


Euskadi paradisu bat da bost zentzumenentzat

Neurri handi batean, bere kalitatearekin eta fintasunarekin munduari buelta eman dion sukaldaritzagatik. Hona hemen, euskal gastronomiako plater tradizionalenen lagin eder bat.

Pintxoak

Mokadu bat nahikoa da sentsazioen eztandaz gozatzeko aho-sabaian. Horregatik, tabernaz taberna pintxoak jatea aukera paregabea da bertako produktu desberdinetako asko dastatzeko.
Tabernetako barretan mota guztietako pintxoak aurki daitezke, hasi sinpleenetatik eta sofistikatuenetaraino: gilda, txangurroa, bakailaoa, kokotxak, txanpiak, tigre edo muskuiluak, perretxikoak… Aho adina aukera. Eta guztia, orijinaltasuna ahaztu gabe, jakina.

Arrainak

Arraina ia beti saltsaz lagunduta egiten da Euskadin: Orio eta Getariako kelepario saltsa, pil-pil eta saltsa berdea, saltsa bizkaitarra, saltsa beltza… Denak dira saltsa arinak, arrainaren esentzia gordetzen dutenak, bere zaporea edo testura aldatu gabe.

Haragia

Euskadi ezaguna da kalitatezko okelagatik ere. Aniztasun handia dagoen arren, badira aparteko aipamena merezi duten hainbat plater.

Barazkiak eta lekaleak

Beste plater batzuk laguntzeko apartak izateaz gain, lurrak ematen dituen produktuak osagai nagusi ere izan daitezke plater batean.

Postreak

Baserrietan sortutako errezeta tradizionaletatik historia eta tradizio handiko gozotegi artisauetan eginiko gozokietara. Postre eskaintza ere anitza da Euskadin.